Hidroterapia eta balneoterapia


Hidroterapia tresna terapeutiko berritzailea da, Caradoc klinikan ospitaleratuak diren pazienteei eskaini harreraren bihotzean.

Hidroterapia ur ez mineralaren erabileran oinarritua da, non ur hori (beroa edo hotza) kanpotik ezartzen baita, molde lokalean edo orokorrean, (bainuak, dutxak, zirristak).

Klinikak hidro-balneoterapia plato tekniko bat badu, paziente bakoitza molde egokitu eta pertsonalizatuan artatzeko.

Kalifikatuak diren eta arta horiez bereziki arduratzen diren langile batzuek dituzte hidroterapia artamenduak egiten.

Beraz, psikiatrian erabili hidroterapiak hiru terapia-ardatz nagusi baditu:

  • Antsiolitikoa
  • Sedazioa
  • Minaren ttipitzea

Bereziki egokia da antsietate-nahasmenduen artatzeko, medikamentu zalekeriaz gabetzeko, loaren nahasmenduen kontra, aldartearen nahasmendu mugatu eta azkarren artatzeko, batez ere aldartearen nahasmendu horien osagai nagusietarik bat antsietatea delarik.

Pazienteak hidroterapiaz artatzea kasuz kasu aztertu mediku oharpen egoki batean oinarritzen da, abantaila-arriskuen estimazio bat egin ondotik.

Caradoc klinikak balneoterapia bainutoki kolektibo bat ere badu, non pazienteak taldeka artatzen ahal baitira.

Balneoterapiak, bere alde ludiko eta kolektiboari esker, artamendu eskaintza zabaltzea ahalbidetzen du, osagarri alorreko hainbat profesionalen lanari esker, hala nola kinesiterapeutak, jarduera fisiko egokituko hezitzaileak, psikomotrizitate hezitzaileak, Estatuko psikomotrizitate hezitzaile diploma duten erizainak…

Pazienteak balneoterapiaz artatzea ere mediku oharpen zehatz batzuetan oinarritzen da.