Gauazko ospitaleratzea

Eginkizunak

Gauazko ospitalea artamendu psikiatrikoak ematen dituen zati denborako unitatea da: alternatiba bat denbora osoko ospitaleratzearen eta segimendu anbulatorioaren artean. Gauazko ospitaleratzea egunean autonomia duten baina gauaz errezibituak izateko beharra duten pazienteei zuzentzen zaie, egitasmo terapeutiko orokor baten barnean. Talde artatzaileek pazienteak errezibitzen dituzte arratsean.

Talde artatzailea

Lanbide askotako talde batek du harrera artatzailea segurtatzen: mediku psikiatrak, erizaina(k), erizain laguntzailea(k), psikologoak.

Bakarka errezibitua izatea

Nagusiki, psikiatra erreferenteak du gauazko ospitaleratzea eskatzen, baina batzuetan familiaren medikuak ere egiten du. Pazienteari mediku laguntza edo laguntza paramedikoa proposatua zaio, bere arta proiektu pertsonalizatuaren barnean.