Artamendu psikiatrikoetan berezitu erietxe pribatua
Caradoc Jauregiko klinika artamendu psikiatrikoetan berezitu erietxe pribatua da.
Nahasmendu psikiko eta mental desberdinak dituzten pazienteak errezibitzen ditugu: paziente helduak, 16 eta 18 urte arteko heldu gazteak -ospitaleratze osoan edo zati denborako ospitaleratzean- eta 6 urtetik gorako haurrak -zati denborako ospitaleratzean-.
Gure pazienteak ospitaleratze librean errezibitzen ditugu, psikiatria orokorrean edo harrera berezi batzuen karietara (nahasmendu bipolarrak, elikadura-portaeraren nahasmenduak).
Bere lurraldeko beste eragileekin partaidetzan, Caradoc Jauregiko klinikak ondoko nahasmenduak pairatzen dituzten pertsonei egokitu harrera eskaintzen die:
140 ohe eta leku baino gehiago dauzkagu, zure errezibitzeko, ospitaleratze osoan, gauazko ospitaleratzean eta egunazko ospitaleratzean, baita helduentzat eta haur eta gazteentzat ere. Klinikak jarduera terapeutiko anitz proposatzen ditu eta hidro-balneoterapia plato tekniko bat badu.
Gure klinika eraikin berri, goxo eta lasai batean plantatua da, Baionan, 2015eko abenduaz geroz. Caradoc Jauregiko parke oihantsuan dago. Haur eta gazteentzat berezitu unitate independente bat ere badugu, Caradoc Jauregiko parkean.
Caradoc Jauregiko klinikak lehengo Cantegrit klinika (Baiona), Argia klinika (Kanbo) eta zati denborako Dabanta jarduera terapeutiko zentroa (Baiona) biltzen ditu.
Zure entzuteko prest gara, egokien zaizun artamendu programaren proposatzeko, zuretzat, zure inguruko norbaitentzat edo zure paziente batentzat. Ez duda, gurekin harremanetan sar zaitez.