Errehabilitazio psikosozialerako jarduerak

Errehabilitazio psikosoziala defini daiteke nahasmendu psikikoak pairatzen dituzten pertsonekin plantan eman ekintza multzo baten gisa, gizartean haien autonomia eta independentzia errazteko xedea duen prozesu baten barnean.

Munduko Osasun Erakundearen arabera " pazienteei gizartean ahal bezain leku normala ukaitea bermatuko dieten baldintza fisikoak, mentalak eta sozialak "dira. Errehabilitazio psikosozialak ondoko xedeak ditu:

  • Eritasunaren sintomen eta medikamentu-tratamenduen balizko ondorio txarren arintzea
  • Pertsona laguntzea, funtzionamendu sozial maila satisfagarria berreskura eta atxiki dezan, berriz eritzea eta autonomia galtzea saihesteko
  • Familiaren eta hurbileko jendearen laguntzea
  • Nahasmendu psikikoak dituzten pertsonek pairatzen dituzten diskriminazioen kontrako informazioa eta borroka

Pertsonaren gaitasunen eta baliabideen, bilatu behar diren edo garatu behar diren sustengu eta laguntzen ebaluazio funtzional bat egin behar da.

Lortu beharreko helburuak aitzinetik definituak dira eta programa terapeutiko bereziak proposatuak dira. Hau da printzipioa: "bakoitzak nahi duen bezalako" artamendu programa bat eraikitzea, bizkortze prozesuaren errazteko.

Bizkortze helburuarekin, sintomen hobekuntza garrantzitsua da, baina bizi kalitatearen nozioa, nork berak definitzen duen bezala, funtsezkoa da.


Caradoc Jauregiko klinikan egiten diren errehabilitazio psikosozialerako jarduerak:

  • Jarduera horiez arduratzen den taldea diziplina anitzekoa da eta bi mediku psikiatra, neuropsikologo bat, psikologo bat, eta erizain bat biltzen ditu.
  • Jarduera horiek nahasmendu bipolarrak eta nahasmendu psikotikoak pairatzen dituzten pazienteei zuzenduak zaizkie (lehen gertakari psikotikoa, eskizofrenia, nahasmendu eskizoafektiboa). Beren psikiatrak (liberalak edo ospitalekoak) edo beren orotako medikuak ditu pazienteak errehabilitazio jardueren aldera zuzentzen.

Pazientea sartzen den momentuan, ebaluazio bat egiten da, mediku kontsulta batzuen bitartez eta psikologo batekin burutu solasaldi batzuen bitartez. Gero, jarduera terapeutiko programa pertsonal bat proposatuko da. Jarduerak horiek interbentzio batzuetan gauzatzen dira, bai indibidualak, bai taldekoak: heziketa terapeutikoa/psikoheziketa (pazienteari edota bere inguruko jendeari zuzendurik), erremediatze kognitiboa eta funtzionala, trebetasun sozialei buruzko lana, terapia emozionalak, kognitiboak eta portaerari buruzkoak.


Helbidea eta kontaktuak

Linea zuzena: 05.33.78.09.90

Helbide elektronikoa: accueil.rehab@caradoc.fr