Caradoc Jauregiko klinikak 101 ohe baditu, 3 estaitan banaturik. Han, nahasmendu psikiatrikoak pairatzen dituzten pazienteak errezibitzen ditu, denbora osoz, ospitaleratze librean.
Caradoc Jauregiko klinikak harrera egokitua proposatzen die ondoko nahasmenduak pairatzen dituzten pertsonei:
Diziplina anitzeko talde bat, horrela osatua:
Krisi ondoko unitatea
Sei ohe dituen ospitaleratze libreko zerbitzu honek krisi psikikoa pairatzen duten paziente helduak errezibitzen ditu, banaz beste sei egunez irauten duen egonaldi batendako. Gero, pazienteek ospitaleratzea erietxean berean segitzen ahal dute edo etxera itzultzen ahal dira, laguntza batekin.
16-25 urtekoen unitatea (indikazioak: hasten diren nahasmendu psikotikoak eta timikoak)
Unitate hori 16 eta 25 urte arteko nerabeei eta heldu gazteei zuzendua zaie, zeinen osasun egoerak, epe batez, denbora osoko ospitaleratze bat eskatzen baitu. Harrera berezi bat proposatzen du, besteak beste familiako, eskolako, ikasketetako edo laneko ingurumenean atxikitzeko edo berriz sartzeko xedez. Unitatearen artamendu eskaintza Euskal kostaldeko Ospitale-Zentroak eskaini nerabeen zerbitzuaren osagarri da, harekin lankidetzan.