Diziplina anitzeko taldea

Klinikako langile guziak pazientearen zerbitzuko dira, gure erietxean eginen duen egonaldia baldintza hoberenetan iragan dadin.

Zure harreraz eta sartzeaz arduratzen diren langileak zure zerbitzuko dira, zure egonaldiari doazkion desmartxetan zure informatzeko eta zure laguntzeko prest.

Diziplina anitzeko taldeak, mediku psikiatra erreferentearekin koordinaturik, egun guziz kasu ematen die zure harrerari, zure ongizateari eta zure segurtasunari.

Ospitaleratze osoan eta gauazko ospitaleratzean:

  • Artamendu saileko erizain arduraduna
  • Erizaina(k)
  • Erizain laguntzaileak
  • Kinesiterapeutak
  • Psikologoa
  • Sofrologoa
  • Arlo sozialeko langilea

Egunazko ospitaletan:

  • Artamendu jardueren koordinatzaileak
  • Erizaina(k)
  • Erizain laguntzaileak
  • Psikologoak eta Neuropsikologoak
  • Kirolerako osasun hezitzaileak (jarduera fisiko egokituak)
  • Psikomotrizitate hezitzaileak
  • Dietetikariak
  • Arlo sozialeko langilea
  • Arte-terapeuta
  • Sofrologoa
  • Emagina

Farmazia zerbitzua

Barne erabilerako farmaziak ospitaleratu pazienteen beharrei erantzuteko eginkizuna du:

  • Ordenantzen azterketa
  • Medikamentuen eta medikuntza-baliabideen kudeatzea, hornitzea, prestatzea, eta artamendu sailen esku ematea
  • Medikamentuei buruz informatzea eta beren erabilera onari buruz komunikatzea

Taldea farmazialari batez eta prestatzaile batez osatua da.


Ostalaritza

MEDIREST sozietateko gure sukaldeburuak eta bere taldeak dute egun guzietako ostalaritza segurtatzen.


Zerbitzu teknikoa

Barneko zerbitzu teknikoa, egun guziz, erietxeko kudeaketaz eta mantentzeaz arduratzen da. Logistika taldeak zure egonaldia eta zure artamenduak ongi iragaten laguntzen ditu, eta zure aisetasunaren alde lan egiten du.


Ostalaritza zerbitzua

Gelazainburu batek gidaturik, ostalaritza zerbitzuko langileek, egun guziz, klinikako egoitzaren eta bereziki ganberen garbitasuna segurtatzen dute.