
Antolamendu oso eta egokitu batez hornitua izanik, haur eta gazteen zentroak kalitatezko ebaluazioak eta artamenduak ematen ditu, elikadura-portaeraren nahasmenduen (anorexia, bulimia, gehiegizko pisua edo obesitatea, elikadura-portaeraren nahasmenduekin eta elikadura dibertsifikazioaren nahasmenduekin), ikasketen nahasmendu berezien (DIS), arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmenduen alorrean, bai eta goi mailako adimen potentzialaren detekzioaren alorrean.
Eginkizunak
- Haurra eta nerabea errezibitzea eta laguntzea
- Ebaluatzea eta diagnostikatzea
- Artamendu egokiak dituzten segimenduak proposatzea
- Haurra edo nerabea eta haren familia orientatzea
- Burasoak sustengatzea eta gidatzea
Mediku eta artatzaileen taldea
Lanbide askotako talde batek ditu medikuntza harrera eta harrera artatzailea segurtatzen: mediku psikiatrak, neuropsikologoak, psikomotrizitate hezitzaileak, dietetikariak, erizainak, erizain laguntzaileak eta idazkaria.
Ibilbide oso bat, hiru urrats handitan proposatua:
- EBALUAZIOA
Haurra/nerabea zentroko taldearekin elkartzen da, osasun alorreko profesional batek eskaturik, ebaluazio bat edota diagnostiko bat ukaiteko.
- ORIENTAZIOA
Haurrari/nerabeari arta proiektu pertsonalizatu bat proposatzen zaio eta heziketa plan bat (EE, PAP, ESS…) plantan ezartzeko lagundua izaten ahal da.
-
HARRERAK
- Harrera indibidualean: jokabide-terapia kognitiboa eta emozionala edo beste psikoterapia bat
- Taldeko harreran: erremediazio kognitiboa, trebetasun sozialak, kontzientzia osoa, erlaxazioa…
Informazio praktikoak
Irekitze tenoreak:
- Astelehenetik ostiralera, 9:00etarik 17:00ak arte
-
Larunbatetan, 10:00etarik 16:00ak arte
Gurekin harremanetan sartzeko:
- 05 59 93 71 71
- infanto@caradoc.fr