Atelier terapeutikoak

Ospitaleratze osoan

Paziente bat ospitaleratze osoan hartzea Artamendu Proiektu Pertsonalizatu baten arabera erabakitzen da, zeina pazientearen psikiatra erreferenteak eta talde artatzaileak finkatzen baitute. Jarduera horien karietara, jarduera terapeutikoak manatzen dira, pazientearen egoera klinikoaren arabera.

Fase saminean, gehien bat gorputz-mediazioko jarduera terapeutikoak proposatzen dira:

  • Hidro-balneoterapia artamenduak
  • Jarduera fisiko egokitua
  • Sofrologia
  • Kinesiterapia / erlaxazio aktiboa
  • Masaje terapeutikoak
  • Erizain batzuek animatu solas-taldeak
  • Nahasmendu bipolarra pairatzen duen pazienteari zuzendu heziketa terapeutiko programa indibiduala

Zati denborako ospitaleratzean

Helduen egunazko ospitaleratzean

Egunazko ospitaleko atelier terapeutikoen desafio nagusia pazienteari bere oinazeari buru egitea ahalbidetuko dion mediazio hoberenaren aurkitzea da.
Ondoko zerrenda ez da osoa.


Gorputzaren inguruan

  • Gorputz adierazpena
  • Sofrologia
  • Jarduera fisiko egokitua
  • Hidroterapia, Balneoterapia
  • Erlaxazioa

Solasaren eta emozioaren inguruan

  • Norberaren nortasuna agertzea
  • Psikoterapia indibiduala
  • Eguneko aldartea "trukatzetik esperientzien partekatzera"
  • Erizaintza laguntza-solasaldi indibiduala
  • Kontzientzia osoa
  • "Adikzioak" taldea

Sorkuntzaren inguruan

  • Egunkari atelierra
  • Zin'emozio
  • Eskuzko adierazpen atelierra
  • Emozio'arte
  • Antzerkia eta jokoak

Gai sozialen inguruan

  • Estresaren kudeatzea
  • Baratze terapeutikoa
  • Sozialki berriz dinamizatzea

Erreabilitazio psikosozialerako jarduerak/Centre Ressource Bipolaire Sud Aquitain

  • Nahasmendu bipolarrak pairatzen dituzten pazienteei eta haien hurbilekoei zuzendu heziketa terapeutikoa
  • Nahasmendu bipolarrak pairatzen dituzten pazienteei zuzendu erremediatze funtzionala
  • Nahasmendu psikotikoak pairatzen dituzten pazienteei zuzendu psikoheziketa
  • Nahasmendu psikotikoak pairatzen dituzten pazienteei zuzendu erremediatze kognitiboa
  • Trebetasun sozialei buruzko lana
  • Terapia emozionalak, kognitiboak eta portaerari buruzkoak, indibidualak edo taldekakoak

Haur eta gazteak

REFLECTO: Caradoc Jauregiko klinikan esklusibotasunean, REFLECTO arretaren funtzioetan eta funtzio kognitiboetan esku hartzeko programa da, Kanadan ondua. Funtzio mentalen laguntzea eta garatzea ahalbidetzen du, eskolako ikasketen hobetzeko.

Lehen saioak 2018ko uztailean eta agorrilean iragan dira.

Saioak izanen dira 2018/2019 eskolako sartzean.

Argibide gehiagoren ukaiteko, haur eta gazteen artaleku anbulatorioko idazkaritzarekin harremanetan sartzen ahal zara: 05 59 93 71 71 edo mezu elektronikoz: infanto@caradoc.fr

  • Erremediatze kognitiboa
  • Norberaren nortasuna agertzea
  • Norberaren estimatzea
  • Nork bere funtzionamendua ulertzea (psikoheziketa)
  • Kontzientzia osoko meditazioa
  • Erlaxazioa