Ostalaritza

Pentsatzen dugu apairu denborak lagun arteko giroa, atsedena eta plazera ekarri behar dituela. Horretarako, gure klinikako ostalaritza-zerbitzua Medirest enpresaren gain ezarri dugu, osasun, medikuntza eta gizarte alorreko egituren ostalaritzan aditua baita.


Medirest enpresako sukaldeburuak eta bere taldeak lekuan berean prestatzen dituzte lekuko eta sasoiko produktu freskoei lehentasuna ematen dieten menuak.

Sukaldeburuak garaturik eta gero klinikako dietetikari batek kontrolaturik, menuek nutrizio gomendioak errespetatzen dituzte; egun guziz prestatuak dira, dietak eta sinesteak errespetatuz, behar delarik.

Aniztasuna eta oreka menuan

Sukaldeko taldeak kasu ematen dio proposatu jakien originaltasunari eta aniztasunari. Horretarako, sukaldeburuak menuak pentsatzen ditu, apairuen nutrizio-orekari eta ekartzen duten kaloria kantitate egokiari kasu ematen dion dietetikari batekin lan eginez. Denak satisfos izateko gisan (bai pazienteak, bai langileak), ordezko jaki bat sistematikoki proposatua da.

Apairuak baratzearen heinean den jangelan zerbitzatuak dira. Jantegi argia eta modernoa da; Baionaren eta Pirinioen bista ederra eskaintzen du eta haren ondoan lasaitzeko leku bat dago, terraza batera buruz irekia.

Gainera, edariak eta jatekoak banatzen dituzten makinak ere badituzu eskura.

Informazio praktikoak

Gosaria ganberan zerbitzatzen zaizu, 8:00etarik goiti.
Hona jantegiaren irekitze tenoreak:
- Bazkaria: 12:00-13:00
- Afaria: 18:45-19:45