Kiroldegia

Kiroldegia, muskulazio eta cardiotraining tresnez horniturik, pazienteen eskura da. Bi helbururen betetzeko ahala ematen du:

  • Nahasmendu psikiatrikoek edo tratamendu batzuek askotan mozten ahal duten jarduera fisikoa berriz hasi edo atxiki.
  • Gure kinesiterapeutak molde egokian ardura daitezen trauma nahasmenduak pairatzen dituzten pertsonez: propriozepzio ariketak eta giharrak berriz azkartzeko ariketak egin, bizikleta finkoz, bizikleta eliptikoz, arraungailuz eta muskulazio aulkiz.