DABANTA artalekua

Klinikako Dabanta artalekua egunazko ospitalea da, hurbilekoa, Euskal Herriaz eta Landetako hegoaldeaz arduratzen dena, elikadura-portaeraren nahasmenduak dituzten pertsonei diziplina anitzeko errezibitzea, anbulatorioa eta adostua, proposatzen diena. Ondoko nahasmenduak artatzen dira: anorexia, bulimia, gehiegizko pisua edo obesitatea, elikadura-portaeraren nahasmenduekin edota sufrikario psikologikoarekin.

2010eko abenduaz geroz, Agence Régionale de Santé erakundeak baimena eman dio Dabanta artalekuari "Elikadura-portaeraren nahasmenduak eta pisu anomaliak dituzten pazienteez arduratzea, baita nahasmendu horien ondorioez ere, nahasmendu horiei gehitzen ahal zaizkion beste eritasunen saihesteko eta pazienteen bizi kalitatearen hobetzeko" izeneko heziketa terapeutiko programa bat zabaltzeko.

Hona haren eginkizunak:

Elikadura-portaeraren nahasmenduak (anorexia, bulimia, gehiegizko pisua edo obesitatea, elikadura-portaeraren nahasmenduekin edota sufrikario psikologikoarekin) dituzten pertsonei zuzendu artamenduen eskuragarritasuna eta kalitatea hobetu.

Diziplina anitzeko laguntza -anbulatorioa eta adostua- eskain.

Terapeutiko programa bat.

Pazientearen laguntzeko lan egiten duten profesional guzien arteko koordinazioa segurtatu.

Patologia horiei buruzko prebentzio, ebaluazio eta ikerketa oro abiarazi, edo daudenetan parte hartu.

Artamendu eskaintza:

Jarraipen psikiatrikoa, psikoterapia (portaera-terapia kognitiboa, begi-mugimenduen bidezko desentsibilizazio eta birprozesatzea), dietetika-portaeraren jarraipena, hitz egiteko taldeak, gorputzeko lana, artearen bidezko terapia, atelier terapeutikoak (zaldien bidezko terapia, bainuen bidezko terapia, sukaldaritza, kontzientzia osoan egin meditazioa).

Pazientearen heziketa terapeutiko ibilbide bat proposatua zaie pazienteei.

Heziketa ibilbide horren helburua da pazienteak laguntzea beren elikadura-portaeraren nahasmenduak ahal bezain ongi -eta molde autonomoan- kudeatzea ahalbidetuko dizkieten gaitasunak eskuratzen (pazientearen elikadura-portaerari behatu, elikadura-kantitateak beharrei egokitu, jarduera fisiko erregularra plantan eman, nork bere emozioak erregulatu...).

Heziketa terapeutikoa

Ibilbide hori hiru urrats handitan egiten da:

  • heziketa bilan partekatua, bakoitzaren beharrak ahal bezain ongi ezagutzeko ahala ematen duena, programa pertsonalizatua proposatzeko xedez,
  • ibilbidea bera, bi programarekin: kirurgia aitzineko ibilbidea* eta kirurgiarik gabeko ibilbidea (8 eta 10 heziketa-atelier artean, dietetika-jokamoldeari buruzko atelierrak eta jarduera fisiko egokituak),
  • ibilbidearen ebaluazioa, finkatu helburuen arabera.

*Bereziki kirurgia bariatriko proiektu baten barnean, pazientearen heziketa terapeutiko ibilbideak pazienteei etorkizuneko aldaketak hobeki ulertzea ahalbidetzen die, dietetika-jokamoldearen alorrean, psikologiaren alorrean eta alor somatikoan. Ibilbide hori Baionako ospitaleko osasun eragileekin lankidetzan eraiki da.

Heziketa terapeutiko ibilbidearen bukaeran (berdin hasi orduko), artamendu gehigarriak proposatzen ahal dira. Artamendu horiek terapia indibidualak edota taldekoak dira, terapeuta batek edo bik animaturik.

Talde artatzailea horrela osatua da:

  • Mediku psikiatra erreferentea, Dabantako medikuntza-koordinatzailea
  • Erizain koordinatzailea
  • Idazkari administratiboak
  • Erizainak
  • Kirolerako osasun hezitzaileak
  • Psikomotrizitate hezitzaileak
  • Psikologo klinikariak
  • Sofrologoa
  • Kinesiterapeuta
  • Portaeran aditu dietetikariak
  • Arte-terapeuta eta antzezlaria

HELBIDEA ETA KONTAKTUAK

  • DABANTA artalekua - Caradoc Jauregia
  • 1814ko apirilaren 14ko hiribidea, 24, 64100 BAIONA
  • Tél : 05 59 63 16 40
  • Helbide elektronikoa : accueil@dabanta.fr
  • Webgunea : www.dabanta.fr (eguneratzen ari da)
  • Autobusak : arrêts 14 avril (A2 et N) et Caradoc (A1et N)

PARTAIDEAK