Helduen egunazko ospitaleratzea

Caradoc-eko egunazko ospitaleratzea artamenduaren segidan eta iraunkortasunean sartzen da. Pazientearen bizi errealitatetik ahal bezain hurbil dago eta bizi oreka baten atxikitzea du xede.

Sufrikario psikikoak eta patologia psikiatrikoak bizia desantolatzen dute eta, askotan, pazientea arriskuan jartzen dute, bere eguneroko kudeaketari, bere jardueren antolaketari eta bere egokitze eta autonomia gaitasunari doakienez.

Egunazko ospitaleratzearen helburu terapeutikoak:

Egunazko ospitaleratzea denbora osoko ospitaleratzearen aitzinekoa da, batzuetan, baita denbora osoko ospitaleratzearen alternatiba ere. Egunazko ospitalearen eginkizuna harrera eta artamendu lekua izatea da.

Egunazko ospitaleratzea taldean erabakitzen da, pazientearen parte hartzearekin eta adostasunarekin. Holako harrera baten beharra duten pazienteak egoera kliniko desberdinetan daude:

  • ospitaleratze oso baten ondotik sendotzeko epe bat behar duten pazienteak,
  • egonkortuak diren baina oraindik ahulak diren pazienteak,
  • krisi hastapenean diren pazienteak, zeinentzat diagnostikoak eta egunazko ospitalean errezibitzeak ahalbidetzen baitu ospitaleratze osoa saihestea.

Egunazko ospitaleratzeak pazienteari permititzen dio:

  • instituzio eta medikuntza alorretako harrera ukaitea,
  • hobeki izatea, jarduera terapeutiko batzuei esker,
  • bere patologia eta proposatuak diren tratamenduak hobeki ezagutzea,
  • bakartasunari eta bere baitan hetsirik egoteari aurre egitea, talde lanari, komunikazioari eta trukaketei esker,
  • pazientearen biziari dinamika berri bat ematea, eguneroko erritmo bat berriz hartzen eta denboran erreferentzia markak plantan ezartzen lagunduz,
  • autonomiaren gaia eta bizi sozial, profesional eta afektibo gogo-aberasgarriago bat errekuperatzearen gaiak lantzea,
  • bizi proiektuak eraikitzea, medikuntza, gizarte eta hezkuntza alorretako partaideekin.

Egunazko Ospitalean artatu patologiak:

  • Antsietate-depresioak
  • Nahasmendu bipolarrak
  • Adikzioak
  • Nahasmendu eskizofrenikoak
  • Nortasunaren nahasmenduak
  • Estresari lotu patologiak

Baliabideak:

  • Artamendu-proiektu pertsonalizatu bat eraikitzea
  • Atelier terapeutikoak, balneoterapia barne
  • Hurbilketa instituzionala, integratzailea, kognitiboa eta jokabidezkoa (Terapia Kognitibo eta jokabidezkoak)