URRASPIDE ETIKOA

Etikaren gaiak erietxean esku hartzen duen pertsona oro hunkitzen du: bai profesionalak, bai erabiltzaileak. Profesional oro gogoeta etiko batean engaiatua da, non artatua den pertsona kontsideratzen baitu beretako nahi lukeen borondate on eta errespetu osoarekin, artatua den pertsonak bere buruaren baitan konfiantza ukan dezan eta onartua senti dadin.

Horregatik, gure erietxeak etika batzorde bat badu, non medikuak, artamendu sailetako arduradunak, erizainak, erizain laguntzaileak eta langile administratiboak biltzen baitira. Etika batzordeak lehenagotik finkatu gogoeta gai batzuen inguruan eztabaidatzeko eginkizuna du. Gai edo galdera horiek profesionalek eta beren pazienteek bizi dituzten egoera konkretu eta berezi batzuetarik ateratzen dira. Batzordeak gomendioak ematen ditu. Ez du erabakitzeko bokaziorik.