GANBERAK

Caradoc Jauregiko klinikak abantailaz betea den eta artamenduentzat egokia den bizi ingurumena proposatzen du, historia eta modernotasuna bateratuz. Egoitzaren antolamendua errezibituak diren erabiltzaileen aisetasuna faboratzeko pentsatua da, lagun arteko giroa, ongizatea eta lasaitasuna sortu nahiz.


Zure ganbera

Caradoc Jauregiko klinikak 5 ganbera mota proposatzen ditu, ospitaleratze osoan:

  • Aisetasun handikoa
  • Aisetasunekoa
  • Estandarra, barnekoa
  • Estandarra, kanpokoa
  • Bikoitza

Ganbera indibidualak (19 eta 27 m²-ren artekoak) eta bikoitzak (32 m²-koak) argiak eta modernoak dira. Garbigela handi eta pribatua badute, mugitzeko nekeziak dituzten pertsonentzat egokitua. Zure segurtasunerako, ganberetan xilintxak badira, urgentziazko kasuetan erabiltzeko.

Zure ganberan sartzeko txartel magnetiko bat emanen zaizu, sartuko zarelarik; horri esker, erietxean barna ibiltzen ahalko zara.

Hobeki heldu zaizun harrera moldea hautatzen ahal duzu, gure posibilitateen erresalbuarekin. Aisetasun alorreko zerbitzu gehiago ere ukaiten ahal duzu, hala eskatuz geroz.

Gure talde administratiboa zure mutualitatearekin harremanetan sartzen ahalko da, zure mutualitateak ganbera berezi baten ordaintzeko bere gain hartzen duen partearen ikertzeko.

Argibide gehiagoren eskuratzeko, gure talde administratiboarekin aipatzen ahal duzu.


Zerbitzuak

Zure aisetasunaren hobetzeko, telefono-linea bat ukaiten ahal duzu zure ganberan; orduan, telefono zenbaki berezi bat emanen zaizu, kanpoko deiak zuzenean errezibitzeko. Zure esku izanen da errefusatzea edo zenbaki horren transmititzea. Ez baldin baduzu deirik errezibitu nahi, klinikako profesionalei erraten ahalko diezu; zure hautua errespetatuko dute.

Bestalde, telebista bada ganberetan. Ganbera bikoitzetan, gehigarri bat ordaindu behar da telebista baten eta entzungailuen ukaiteko.


Ganbera guzietan:

  • Internet konexioa, WIFI bidez (harpidetzarekin, aisetasun handiko ganberetan dohainik)
  • Telebista konexioa (harpidetzarekin)